Eusko Jaurlaritza Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta ondorengo hilketaren XXV. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izango da
2022.eko uztailak 10, 12:00 2022.eko uztailak 10, 13:30 Eusko Jaurlaritza Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta ondorengo hilketaren XXV. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian izango daIñigo Urkullu Lehendakaria Ermuko Udalak antolatutako Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta hilketaren XXV. urteurrenaren ekitaldian izango da. Felipe eta Letizia errege-erreginak ekitaldi horren buru izango dira.
Jaurlaritzaren izenean, eta Lehendakariarekin batera, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izango dira, besteak beste.
Ekitaldia 12:30ean hasiko da Ermuko Miguel Ángel Blanco Udal Kiroldegian.