
Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa inauguratzeko ekitaldia
2022.eko uztailak 28, 11:00 2022.eko uztailak 28, 12:00 Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa inauguratzeko ekitaldiaBeatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Itziar Biguri, Urduñako alkateak inauguratuko dute Urduñako Duintasunaren Kolunbarioa, tankera honetako Euskadiko bigarrena izango da eta Bizkaiko lehena.
Ekitaldian 15 biktimaren gorpuzkiak hobiratuko dira, horietatik 14 gerra ostean Urduñako espetxean hildakoak dira eta 2014an hilerrian berreskuratu ziren beraien gorpuzkiak.
Ekitaldian izango dira: José Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria; Urduñako udal-ordezkariak; Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak eta Urduñako konzentrazio esparruan eta espetxean hil ziren presoen zenbait familia.


