Ekitaldiak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak, Miguel Ángel Blancoren hilketaren 25. urteurrena dela eta, Ermuako Udalarekin batera antolatu dituen bi erakusketa aurkeztuko dizkie komunikabideei

2022.eko ekainak 27, 11:30 2022.eko ekainak 27, 12:00 Eusko Jaurlaritzak, Miguel Ángel Blancoren hilketaren 25. urteurrena dela eta, Ermuako Udalarekin batera antolatu dituen bi erakusketa aurkeztuko dizkie komunikabideei
2022-06-27 11:30 - 12:00
Izarra Centre, Ermua, Zearkale Kalea, 36
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Beatriz Artolazabal Albeniz, Rodrigo Gartzia Azurmendi, José Antonio Rodriguez Ranz, Victoria de Jesús Landa Moñux, Monika Hernando Porres, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
lege-oharra
  • Astelehenean, hilaren 27an, irekiko da lehenengoa, Gogorarena, jendearentzat, eta Ertzaintzak antolatutako erakusketa uztailaren 8tik 24ra bitartean bisitatu ahal izango da

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Juan Carlos Abascal Ermuako alkateak datorren astelehenean, 11:30ean, Ermuako Izarra Centren aurkeztuko dituzte Eusko Jaurlaritzak Miguel Ángel Blancoren oroimenez eta omenez egingo diren ekitaldien barruan antolatu dituen bi erakusketak, ETAk hil zuenetik 25 urte betetzen direnean. Bi erakusketak Ermuako Udalarekin lankidetzan antolatu dira, uztailean zehar Bizkaiko herri horretan egingo diren ekitaldi, erakusketa eta omenaldien sustatzailea baita.  

Erakusketak Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, eta Ertzaintzak antolatu dituzte, eta Miguel Ángel Blancoren hilketaren bidegabekeria eta hilketak gizartean sortu zuen gaitzespen eta kondena aldarria islatu nahi dituzte; iragan traumatikoa gogora ekarri nahi dute, berriz hutsegite berberak ez egiteko. Baina, gainera, ikus-entzunezko ibilbide multisentsorial baten bidez, ETAren atentatu guztiek eragindako kalteari buruz hausnarketa egitera gonbidatzen dute bi erakusketek, kalte hura jasan zutenen begiradatik abiatuta giza eskubideen eta elkarbizitzaren aldeko gizartearen apustua indartzeko eta, era horretara, Euskadin Memoria eraikitzen jarraitzeko.

Gogoraren erakusketa astelehenean bertan, hilaren 27an, irekiko jendearentzat, eta Ertzaintzak antolatutako erakusketa uztailaren 8tik 24ra bitartean bisitatu ahal izango da.

Komunikabideen aurreko aurkezpenean izango dira ETAren hainbat biktima, Ertzaintzako agenteak eta Eibarko eta Ermuako gazte batzuk, guztiak ere bi erakusketaren parte eta protagonista direnak. Horrez gainera, bertan izango dira beste agintari batzuen artean Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Jose Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzarako sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak