Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Euskadiko Babes Zibileko Batzordea

2022.eko ekainak 22, 10:00 2022.eko ekainak 22, 12:00 Rodrigo Gartzia buru dela elkartuko da Euskadiko Babes Zibileko Batzordea
2022-06-22 10:00 - 12:00
Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Rodrigo Gartzia Azurmendi, Ricardo Ituarte Azpiazu

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela egingo da asteazkenean, ekainaren 22an, goizeko 10etan, Euskadiko Babes Zibileko Batzordearen osoko bilkura. Bileran, beste hainbat gairen artean, Lantarongo, Iruña Okako eta Barakaldoko industria-eremuetan dauden 3 enpresaren arrisku kimikoarekin lotutako Kanpoko Larrialdi Planen berrikusketari buruzko txostena aztertuko da.

Bestalde, pandemia batek eragindako osasun publikoko larrialdi bati aurre egiteko Babes Zibileko Plana (LABI) ezartzeko protokoloari buruzko txostenak eta Bizkaiko eta Arabako larrialdietarako foru-planak ere aztertuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)