qrcode

Babes Komunitarioko nazioarteko jardunaldien inaugurazioa- Auzolana II

2022.eko ekainak 16, 09:00 2022.eko ekainak 16, 09:45 Babes Komunitarioko nazioarteko jardunaldien inaugurazioa- Auzolana II
2022-06-16 09:00 - 09:45
Delegación Gobierno Vasco BI Gran Vía 85 (salón de actos), Bilbao, C/ Gran Vía, 85
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz, Lide Amilibia Bergaretxe, Xabier Legarreta Gabilondo
Beste gonbidatu batzuk: Petra Hueck (Zuzendaria, ICMC Europe/Share Network); Sophie Muller (ACNUR-en ordezkaria Espainian)

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan babes komunitarioari buruz egingo diren nazioarteko jardunaldien irekieran. Amilibiarekin batera, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak eta Sophie Muller eta Petra Hueck Europako Babeserako nazioarteko emakume garrantzitsuenetako bik parte hartuko dute.

Babesletza Komunitario-Auzolana II harrera programa aitzindaria da Estatuan, Eusko Jaurlaritzak garatzen duena eta beste erkidego batzuentzat eredu izan dena. 2019an, Siriako bost familia hartu zituzten EAEko hainbat herritan, harrerarekin konprometitutako udalerrietako pertsonek osatutako tokiko sare baten laguntzarekin. Gaur egun, bigarren edizioa aktibatu berri da, sei familia berrirekin.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatzen ditu nazioarteko jardunaldi horiek, migratzaileak eta errefuxiatuak Europako lurretan hartu, txertatu eta integratzeari buruzko ezagutzak partekatzeko. 

Elkarrizketak: Iñigo Camino 656 786 253

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Petra Hueck (Zuzendaria, ICMC Europe/Share Network); Sophie Muller (ACNUR-en ordezkaria Espainian)