qrcode

Bingen Zupiria sailburuak “Gazteen ahotsak: Hizkuntza-ideologiak eta kultur aniztasuna” mintegiari hasiera emango dio

2022.eko ekainak 09, 09:00 2022.eko ekainak 09, 09:30 Bingen Zupiria sailburuak “Gazteen ahotsak: Hizkuntza-ideologiak eta kultur aniztasuna” mintegiari hasiera emango dio
2022-06-09 09:00 - 09:30
Azkuna Zentroa , Bilbao, Plaza Arriquibar, 4 - 48008
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak “Gazteen ahotsak: Hizkuntza-ideologiak eta kultur aniztasuna” mintegiari hasiera emango dio.  EHUren Udako Ikastaroen barnean antolatutako mintegi honen helburua testuinguru kulturaniztunetan bizi diren gazteen hizkuntza ideologiak aztertzea da. Euskal gazteak eta euskara ardatz dituzten ikerketak izango dira mintzagai nagusi baina nazioartean izen handia duten ikerlariek ere parte hartuko dute eta katalana, irlandera eta galegoaren kasua ere aztertuko da.

  • Noiz: Osteguna, ekainaren 09a, 9:00etan.
  • Non: Azkuna Zentroa (Arriquíbar Plaza, 4. Bilbo)
  • Besteak: sailburuarekin batera honako hauek ere parte hartuko dute irekiera ekitaldian:
    • Juncal Gutierrez UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
    • Mintegiaren zuzendari diren Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendaria eta Agurtzane Elordui EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak