
Jokin Bildarratzek II. STEAM Euskadi Sariak banatuko ditu
2022.eko ekainak 08, 10:00 2022.eko ekainak 08, 10:30 Jokin Bildarratzek II. STEAM Euskadi Sariak banatuko dituJokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak II STEAM Euskadi Sariak banatzeko ekitaldian parte hartuko du bihar, Bilbon. Hezkuntza Sailak antolatzen du sariketa hau, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan.
STEAM Euskadi Sariak Euskadiko STEAM Hezkuntzako jardunbide onenei egiten zaien aitortza dira. Kontuan hartzen dira horretarako, ekimenak eskuratu dituen emaitzak, inpaktua, berrikuntza maila eta neskatila, neska eta emakumeak arlo horretara erakartzea eta txertatzea.
Sariak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikari lotutako bokazio eta nahi profesionalak pizteko edo ikasleen gaikuntza zientifikoa eta teknologikoa hobetzeko lan egiten duten ikastetxeei eta erakundeei daude zuzenduta.
EGUNA: ekainak 8, asteazkena
ORDUA: 10:00etan
LEKUA: Euskadiko Artxibo Historikoa
Maria Diaz de Haro, 3 - Bilbo
Bigarren edizio honetara aurkeztutako 137 proiektuen artean, epaimahaiak sei finalista izendatu ditu sariketak dituen bi modalitateetako bakoitzean. Honako hauek dira:
Ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenik berritzaileena:
- Análisis de la conducta alimentaria del alumnado. Ikastetxea: JM Ikastetxea-Bidaide Fundazioa (Bilbo)
- Gorputzaren indarra erabiliz gailuak kargatzeko sistema. Ikastetxea: Barrutialde BHI (Barrutia)
- Zu bai makina! Maristas Bilbao (Bilbo)
- Heal the world! Ikastxea: NCLIC School (Vitoria-Gasteiz)
- Txiki STEAM Urdaneta. Ikastetxea: Andres de Urdaneta (Loiu)
- Uribe-Kosta BHI (Plentzia)
Beste erakunde batzuek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimenik berritzaileena:
- IT24, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritzaren Elkartearena
- Emakumeak Zientzian, POLYMAT ikerketa zentroarena
- Embryo, Ikastolen Elkartearena
- LH/PARKE – Lanbide Heziketa enpresa teknologikoetan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearena.
- Un reto por la ciencia, SENER Ingeniaritza eta Sistemak
- STEMotiv, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearena
Talde irabazleek, saria jasotzean, euren proiektua aurkeztuko dute ekitaldian bertan.