Ekitaldiak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria sailburua ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztunari ’buruzko jardunaldiaren inaugurazioan parte hartuko du

2022.eko ekainak 01, 09:00 2022.eko ekainak 01, 12:30 Bingen Zupiria sailburua ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztunari ’buruzko jardunaldiaren inaugurazioan parte hartuko du
2022-06-01 09:00 - 12:30
Palacio Miramar, Donostia - San Sebastián, Parque De Miramar, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Miren Dobaran Urrutia, Estibaliz Alkorta Barragán, Xabier Patxi Arrieta Goiri
lege-oharra

Asteazkenean, ekainaren 1ean, 09:00etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian, ‘Hizkuntzaren Ekonomia Berriko Transizio Digital Eleaniztunari’ buruzko Jardunaldia egingo da. Jarduera SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta UPV/EHUko HiTZ zentroaren laguntzarekin antolatu du. Ekitaldiak USCko CiTIUSen, CENIDen, Jaengo Unibertsitateko CEATICen eta BSCren laguntza ere izan du. Jardunaldia presentziala izango da eta zuzenean transmitituko da streaming bidez (#jornadaTL22).

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
  • Alfonso Ureña, SEPLN elkarteko presidentea
  • Eneko Agirre, HiTZ zentroaren zuzendaria

Ekitaldiaren antolakuntzatik azpimarratu dute: “Hizkuntzak giza adimena bultzatzen du. Hizkuntza informazioa transmititzeko eta eskuratzeko modurik ohikoena eta moldakorrena da. Hizkuntza erabiltzen dugu, gure komunikazio-ingurune naturala, informazioa kodetzeko, biltegiratzeko, transmititzeko, partekatzeko eta manipulatzeko. Izan ere, eskuragarri dagoen informazio digital gehiena ez dago egituratuta hainbat hizkuntzatan (idatziak edo hitz egindakoak), eta hori erronka bat da informazio hori ustiatu eta prozesatu nahi duen edozein erakunderentzat. Beraz, hizkuntza da eta egon behar du gure ahaleginen erdigunean Adimen Artifiziala garatzeko, eta alderantziz. Izan ere, gaur egun, Hizkuntzaren Teknologia da, ziurrenik, Adimen Artifizialaren alorrik berritzaileena, hazkunde azkarreko inpaktu ekonomikoa duena. Zoritxarrez, European Language Equality proiektuaren emaitzek erakusten dutenez, aurrerapen teknologiko nabarmen hori ez da berdin garatzen hizkuntza guztietan. Haien artean distantzia handia dago. Testuinguru horretan, jardunaldi honen helburua honako erronka hauei erantzutea da:

  • Nola egin arrakastaz trantsizio digital eleaniztuna; nola bermatu gure hizkuntzen eta kulturen iraupen digitala
  • Nola bihurtu sozioekonomikoki errentagarri eleaniztasuna: berrikuntza, zerbitzuak, produktuak eta negozio-eredu berriak 

Horretarako, herri-administrazioko, industria- eta enpresa-arloko arduradun nabarmenak gonbidatu dituzte, baita esparru zientifikoko eta akademikoko adituak ere.” 

Aurkezpenaren ondoren, 9: 30ean, jardunaldiaren lehen saioa egingo da. Bertan, Hizkuntzaren Teknologiari buruz abian dauden ekimen publikoak aurkeztuko dira, eta Eneko Agirre UPV/EHUko HiTZ zentroko zuzendariak moderatuko du. Cristina Gallach Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren aldeko Aliantzarako ordezkari bereziak, Xabier Arrieta Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Komunikazio Teknologien zuzendariak, David Ferrer Kataluniako Generalitateko Politika Digitalen idazkariak, Valentín García Galiziako Juntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiak eta Ana Berenguer Valentziako Generalitateko Analisi eta Politika Publikoen zuzendari nagusiak parte hartuko dute. 

Kafearen ondoren, bigarren saioa Hizkuntzaren Industrian oinarrituko da eta Senén Barro CiTIUSeko (USC) zuzendariak gidatuko du. Bertan parte hartuko dute industriako ordezkariek: Diego Vázquez (imaxin | software), Celia Sánchez (1MillionBot), Eudald Camprubí (Nuclia) eta Lohitzune Txarola (Langune). 

Hirugarren saioa Alfonso Ureña SEPLNko presidente eta CEATICeko (Jaengo Unibertsitatea) zuzendariak gidatuko du, eta Hizkuntzaren Teknologiaren Ikerketa izango du ardatz. Hizkuntzaren Teknologiako ikerketa-zentroetako ordezkariek parte hartuko dute: Rodrigo Agerri (HiTZ), Marta Villegas (BSC), Marcos García (CiTIUS) eta Rafael Muñoz (CENID). Azken saioa Hizkuntzaren Teknologiaren inguruko prestakuntzan oinarrituko da eta Manuel Palomar CENIDeko zuzendariak gidatuko du. Maite Oronozek (HiTZ) eta Maite Martinek (CEATIC) parte hartuko dute.

SEPLN Hizkuntza Naturala Prozesatzeko Espainiako Elkartea

SEPLN irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, bazkide numerarioz eta erakundez osatua. 1983an sortu zen, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren esparruan, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan, irakaskuntzari, ikerketari eta garapenari buruzko era guztietako jarduerak sustatzeko eta zabaltzeko. SEPLNren helburuak honako hauek dira: informazioa eta ekarpen zientifikoak trukatzeko bideak ezartzea, mintegiak, jardunaldiak, sinposioak eta hitzaldiak antolatzea eta erakundeekin lankidetzan aritzea bere jardun-eremuan.

  

*Elkarrizketaren bat edo/eta informazio gehiago nahi duten komunikabideek UPV/EHUko Komunikazio Bulegoarekin (Nora) harremanetan jar daitezke 688 67 36 79 telefonora deituz edo gipuzkoacomunicacion@ehu.eus helbidera idatziz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)