Ekitaldiak Hezkuntza
qrcode

2022ko Euskelec txapelketa, azken fasea Donostian

2022.eko maiatzak 29, 10:00 2022.eko maiatzak 29, 11:00 2022ko Euskelec txapelketa, azken fasea Donostian
2022-05-29 10:00 - 11:00
Boulevard, Donostia - San Sebastian, Boulevard
Ekitaldiko kargudunak: Jorge Arévalo Turrillas, Rikardo Lamadrid Intxaurraga

Lanbide Heziketako ikasleek egindako 30 auto elektriko Donostia erdialdean prestaturiko zirkuitoan lehiatuko dira igandean

Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea, Rikardo Lamadrid Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarekin batera, Lanbide Heziketako ikasleek eginiko auto elektrikoen Euskelec 2022 txapelketan izango da. Era berean, txapelketan kolaboratzaile ari diren beste erakunde batzuetako ordezkariak ere bertan izango dira.

Euskelec-en bosgarren edizio honetan, 30 taldek hartuko dute parte, bakoitza bere ibilgailu elektrikoarekin. Proba dinamikoak eta erresistentzia probak egingo dituzte egun osoan zehar, horretarako Alderdi Ederren eta Boulevardean egokitutako zirkuitoan. Informazio gehiago, hemen duzue eskura.

            EGUNA:   maiatzak 29, igandea

            ORDUA:   10:00etan

            LEKUA:    Donostiako Boulevarda, udaletxearen alboko fatxadaren ondoan

                                    (Euskelec esparrurako sarrera nagusia)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)