Sonia Díaz de Corcuerak bide-segurtasunaz hitz egingo du “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarrean
2022.eko maiatzak 26, 10:50 2022.eko maiatzak 26, 11:30 Sonia Díaz de Corcuerak bide-segurtasunaz hitz egingo du “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarreanSonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak “GJH 2030 eta Bide Segurtasuna. ZERO IKUSPEGIAREKIN joera aldatzeko inplikazioa” mahai-inguruan parte hartuko du ostegunean, maiatzaren 26an, 10:50ean. Mahai-ingurua Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den USEC Bilbao Congress biltzarraren barruan egingo da.
Topaketako beste parte-hartzaileak izango dira Antonio Gómez Montejano Madrilgo Udaltzaingoaren komisarioa eta TRAFPOL-IRSA eta IPA España elkartearen lehendakariordea eta Carlos García-Hirschfeld TVEko Bide Segurtasuna programaren ekoizle eragilea eta aurkezlea, eta bide-segurtasunaren egungo egoera eta Nazio Batuen Erakundeak 2030erako aurkeztutako Garapen Jasangarrirako Helburuetara egokitzeko prozesua izango dituzte aztergai.