Bingen Zupiria sailburuak Free2Play campusaren hirugarren edizioaren aurkezpenean parte hartuko du

2022.eko maiatzak 26, 10:30 2022.eko maiatzak 26, 11:00 Bingen Zupiria sailburuak Free2Play campusaren hirugarren edizioaren aurkezpenean parte hartuko du
2022-05-26 10:30 - 11:00
Euneiz-en ekitaldi aretoan. Caja Vital Salburua eraikina , Vitoria - Gasteiz, Martxoak 8 Etorbidea 16
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak F2P Gasteizko Campusaren, munduko free-to-play bideo-jokoen lehen kanpus-azeleragailuaren, hirugarren edizioaren aurkezpenean parte hartuko du. Pandemiaren nahitaezko geldialdiaren ondoren, ekimen hori berritasun garrantzitsuekin dator berriro, eta horren berri emango da egoitza berrian, Salburuako Euneiz campusean, emandako prentsaurreko batean. Lehenengo bi edizioetan, herrialde desberdinetako 11 talde profesionalek bultzatu dute beren lana sektore horretan, eta Arabako hiriburua erreferentzia bihurtu da bideo-joko mota horren diseinuan eta garapenean. 

  • Noiz: Osteguna, maiatzaren 26a, 10:30etan.
  • Non: Euneiz-en ekitaldi aretoan. Caja Vital Salburua eraikina (Martxoak 8 Etorbidea 16, Vitoria-Gasteiz)
  • Besteak: Sailburuarekin batera prentsaurrekoan honako hauek parte hartuko dute:
    • Ramiro Gonzalez. Arabako diputatu nagusia
    • Jordi Roche. Euneizko presidentea
    • Raúl Herrero. F2P Campuseko zuzendaria

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak