Sonia Díaz de Corcuerak bide-segurtasunaren eta mugikortasunaren inguruko 2030 GJHen erronkak aztertu ditu “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarrean
2022.eko maiatzak 26, 17:10 2022.eko maiatzak 26, 18:00 Sonia Díaz de Corcuerak bide-segurtasunaren eta mugikortasunaren inguruko 2030 GJHen erronkak aztertu ditu “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarreanSonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak “GJH 2030 eta Bide Segurtasuna. ZERO IKUSPEGIAREKIN joera aldatzeko inplikazioa” eta “Mugikortasunaren kudeatzaileen egungo eta etorkizuneko erronkak” mahai-inguruetan parte hartu du Bilboko Euskalduna Jauregian egin den USEC Bilbao Congress biltzarraren barruan.
Goizean, lehenengo mahai-inguruan, Antonio Gómez Montejano Madrilgo Udaltzaingoaren komisario eta TRAFPOL-IRSA eta IPA España elkartearen lehendakariordeak eta Carlos García-Hirschfeld TVEko Bide Segurtasuna programaren ekoizle eragile eta aurkezleak ere parte hatu dute, eta bide-segurtasunaren egungo egoera eta Nazio Batuen Erakundeak 2030erako aurkeztutako Garapen Jasangarrirako Helburuetara egokitzeko prozesua izan dituzte aztergai.
Arratsaldean, bigarren mahai-inguruan, Ramón Lamiel Villaró Kataluniako Generalitateko Servei Català de Trànsit zerbitzuaren zuzendariak eta María Lindon Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko idazkari nagusiak ere parte hartu dute, eta hiriko, hiri-periferiako eta zirkulazio orokorreko errepideetako bide-segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren arloko politikak aztertu dituzte.