Ekitaldiak Segurtasuna

Andrés Zearretak Segurtasunaren arloko prestakuntzaz hitz egingo du “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarrean

2022.eko maiatzak 25, 18:10 2022.eko maiatzak 25, 19:00 Andrés Zearretak Segurtasunaren arloko prestakuntzaz hitz egingo du “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarrean
2022-05-25 18:10 - 19:00
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak USEC Bilbao Congress 2022 biltzarreko “Segurtasunaren arloko formakuntza. Oraina eta etorkizuna” mahai-inguruan parte hartuko du asteazkenean, maiatzaren 25ean, 18:10etan. Biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da.

Jardunaldian Jose Antonio Varela Ertzaintzako Planifikazio Operatiborako eta Azpiegituren Babeserako buruak eta Javier Fernandez Madrilgo Udaltzaingoaren Formakuntzako eta Garapeneko komisarioak ere parte hartuko dute, eta segurtasun eta larrialdi zerbitzuen formakuntza teknikorako gaur egun garatzen diren lanak eta kontzeptuak aztertuko dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak