Ekitaldiak Lehendakaritza

Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Nagusia

2022.eko maiatzak 24, 14:00 2022.eko maiatzak 24, 19:00 Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Nagusia
2022-05-24 14:00 - 19:00
Palacio Kursaal, Donostia - San Sebastian, Av de Zurriola, 1
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Iñaki Arriola López, María Angeles Elorza Zubiria, Mikel Antón Zarragoitia, Bittor Oroz Izagirre, Luis Pedro Marco de la Peña
lege-oharra
Ekitaldiaren antolatzaileek adeitasunez ematen dute bideoa, eta Irekia plataformatik kanpoko zerbitzu teknikoek egiten dute.

Lehendakaria izango da Arku Atlantikoko Batzordeak Donostian hilaren 24an eta 25ean egingo den Batzar Nagusiko buru; gaur egun Euskadi da batzorde horren burua. 

Besteak beste, honako hauek izango dira bileran: Kantabriako, Lisboako eta Tajo Haraneko, Iparraldeko eta Portugalgo Alentejoko presidenteak, eta Irlandako iparraldeko eta mendebaldeko eskualdeetakoak. Era berean, Portugalgo Eskualde Garapeneko estatu-idazkari Isabel Ferreirak (on line) eta Europako Batzordeko ordezkariek ere parte hartuko dute; besteak beste, Carlo Secchi korridore atlantikoko koordinatzaile europarrak. 

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Iñaki Arriola sailburuak eta Pedro Marco eta Bittor Oroz sailburuordeek parte hartuko dute eztabaidetan eta mahai-inguruetan, baita Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak, Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antonek eta Euskadik Bruselan duen ordezkari Marta Marínek ere. 

Besteak beste, Batzarrak lankidetza atlantikoari esparru politikoa eta egituratua emango dion makroeskualde atlantikoa eratzeko eskaerari buruz eztabaidatuko du. Gainera, saio horretan bertan, Euskadik beste bi urterako luzatuko du Arku Atlantikoko Batzordearen lehendakaritza; 2020. urteaz geroztik bera da batzordearen buru.

Informazio-aurreikuspen 

14:00-14:30 ggbh.- Lehendakariak Batzar Nagusia inauguratuko du. Tokia: Kursaal Jauregia. 

Komunikabide guztientzat. Irekiak ekitaldi honen streaming-a emango du. 

14:30-15:15 ggbh.-  Osoko Bilkura. Komunikabiderik ez. Irekiak ekitaldi honen informazioa eskainiko du.  

15:15ean- Talde argazkia. Komunikabide guztientzat. 

15:45-17:15 ggbh-  Lehendakaria “Makroeskualde atlantikoa garatzeko onurak eta aukerak” mahainguruan izango da. 

Komunikabide guztientzat. Irekiak ekitaldi honen streaming-a emango du. 

17:15-18:45 ggbh- Iñaki Arriola Sailburuak "Atlantikoaren irisgarritasuna eta erakargarritasuna hobetzea: aukerak eta erronkak” mahainguruan izango da. 

Komunikabide guztientzat. Irekiak ekitaldi honen streaming-a emango du. Informazio gehiago: hemen.

19:30ean.- Eusko Jaurlaritzak eskainitako harrera-ekitaldia. Tokia: Akuarium-a.

Komunikabiderik ez. Irekiak ekitaldi honen informazioa eskainiko du.    

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak