
ELIKA Fundazioaren 20 urteurrena, “Liburu Zuritik Itun Berdera, elikagaien segurtasunaren kultura sortzen” izeneko jardunaldia
2022.eko maiatzak 27, 09:00 2022.eko maiatzak 27, 09:30 ELIKA Fundazioaren 20 urteurrena, “Liburu Zuritik Itun Berdera, elikagaien segurtasunaren kultura sortzen” izeneko jardunaldiaJARDUNALDIA: “Liburu Zuritik Itun Berdera, Elikagaien Segurtasunaren Kultura Hedatzen”
Datorren maiatzaren 27an (ostirala), Bilbon, jardunaldi bat egingo da izen honekin: “Liburu Zuritik Itun Berdera, Elikagaien Segurtasunaren Kultura Hedatzen”. Bertan, ELIKA Fundazioak azken hogei urteetan elikadura segurtasunak izan duen bilakaera berrikusiko du, baita gure nekazaritzako elikadura-sistemaren etorkizuneko erronkei buruzko eztabaida piztu ere.
Jardunaldiaren irekiera ofiziala Arantxa Tapia Otaegi Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esku egongo da, eta bertan parte hartuko dute Bittor Oroz Izagirre Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde eta ELIKAko Patronatuko presidenteak eta Arantza Madariaga ELIKAko zuzendari nagusiak.