Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Segurtasuna
qrcode

Andrés Zearreta buru dela egingo da XXI. Mendeko poliziari buruzko PAREZ PARE formakuntza-jardunaldia

2022.eko maiatzak 19, 09:00 2022.eko maiatzak 19, 13:30 Andrés Zearreta buru dela egingo da XXI. Mendeko poliziari buruzko PAREZ PARE formakuntza-jardunaldia
2022-05-19 09:00 - 13:30
Academia Vasca de Policía y Emergencias, Arkaute, Crtra. N-104, km.356
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua, Malentxo Arruabarrena Julián

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria buru dela egingo da ostegunean, maiatzaren 19an, 9:00etan, XXI. mendeko polizia bihurtzea: nortasun profesionala eta enkargu soziala PAREZ PARE formakuntza-jardunaldi birtualaren inaugurazioa.

Kriminologiaren Euskal Institutuarekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan egingo diren mahai-inguruetan honako gaiak izango dira aztergai:

  • Zergatik da beharrezkoa gardentasuna polizia-eredu berri batean?

Hizlaria: Juan Luis Ibarra, EAEko Auzitegi Nagusiko presidente ohia eta EAEko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeko presidentea.

  • Herritarrei zuzendutako polizia-eredu bati dagokionez, zer EZ dabil eta zer BAI?

Hizlaria: César San Juan. Psikologia Kriminaleko irakaslea (UPV/EHU) eta Delinkuentziari, Marginalitateari eta Gizarte Harremanei buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroko zuzendaria.

  • Polizia bihurtzea: nortasuna eta herritarren pertzepzioa

Hizlaria: Lola Vallés. Ikerketako arduraduna. Kataluniako Segurtasun Publikoko Institutua.

  • Erresistentziak eta mehatxuak polizia-eredu berri bat sendotzeko.

Hizlaria: Iñaki Elexalde. Ertzaintzaren Idazkaritza Nagusiko Koordinaziorako komisario burua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)