Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Ekitaldiak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

#GaramendiTopaketa ekimenaren barruan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die

2022.eko maiatzak 09, 20:00 2022.eko maiatzak 09, 20:45 #GaramendiTopaketa ekimenaren barruan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzungo die
2022-05-09 20:00 - 20:45
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II, Vitoria-Gasteiz , C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Olatz Garamendi Landa
lege-oharra

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak maiatzaren 9an erantzungo die herritarrek Irekiaren webgunetik egiten dizkioten galderei, #GaramendiTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek egin ahal izango dituzte kezka sortzen dieten galderak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila jarduerarekin lotutakoak. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei erantzuna emango die. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Parte-hartze prozesu orotan bezala, zenbait mekanismo finkatu dira proposamenak edo galderak jasotzeko. #GaramendiTopaketa ekimenaren kasuan, 4 fase nagusi ezarri dira:

  1. Galderen fasea: herritarrek galderak planteatzeko fasea, 2022ko apirilaren 1etik 22ra.
  2. Bozketa fasea: galderen balorazio herrikoia, 2022ko apirilaren 23tik maiatzaren 2ra.
  3. Ondorioen fasea: herritarrek gehien baloratzen dituzten 20 galderak hautatzea, 2022ko maiatzaren 4a.
  4. Topaketa: #GaramendiTopaketa ekimenean, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak erantzungo die herritarrek boto gehien jaso dituzten 20 galderei, 2022ko maiatzaren 9an.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira maiatzaren 16an, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Ez dago irekita hedabideentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)