Elkarlan Sariak
Ekitaldiak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Begoñako hilerriko hobi komuneko identifikazio lanen berri eman eta Tomás Rubín gudariaren gorpuzkiak familiari emateko ekitaldia

2022.eko maiatzak 16, 11:15 2022.eko maiatzak 16, 12:30 Begoñako hilerriko hobi komuneko identifikazio lanen berri eman eta Tomás Rubín gudariaren gorpuzkiak familiari emateko ekitaldia
2022-05-16 11:15 - 12:30
Instituto Gogora/Gogora Institutua, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz, José Antonio Rodriguez Ranz, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
Beste gonbidatu batzuk: Asier Abaunza; Lourdes Herrasti; Marian Martínez de Pancorbo
lege-oharra

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, José Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak parte hartuko dute Tomás Rubinen gorpuzkiak familiari emateko ekitaldian.

Ekitaldian bertan Begoñako hilerriko hobi komuneko identifikazio-lanak zertan diren jakinaraziko da eta baita aurrerantzean emango diren pausuen berri ere. Bertan izango dira, Begoñako hilerriko hobi komunean ehortzita dauden pertsonen balizko familiak.

Tomás Rubín Marín, ANV-1 Olabarri batailoiko gudaria, 1936ko abenduaren 3an hil zen eta haren gorpuzkiak Begoñako hilerrian lurperatu zituzten. Tomas ezkonduta zegoen, eta 3 seme-alaba izan zituen.
Familiak, tartean hiru seme-alabek, ez zekien aitaren gorpuzkiak non zeuden, baina kasu hori dokumentatuta zegoen, eta Gogorak bultzatutako 1936-1945 aldian Gerra Zibilean hildako biktimei buruzko ikerketan, Begoñako hilerrian lurperatuta zegoela jasotzen zen.
"Begoñako Argia 'proiekturako egindako dokumentazio-lanengatik, ezaguna zen Gerra Zibilaren testuinguruan hildako pertsonen gorpuzkiak zeudela. Gehienak, banakako ehorzketekin bat zetozen, eta denak agertzen ziren hilerrien erregistroan, Tomas Rubínena kasu horietako bat da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Abaunza; Lourdes Herrasti; Marian Martínez de Pancorbo