Astrako aterpea balioan jartzeko proiektuaren aurkezpena

2022.eko apirilak 27, 11:45 2022.eko apirilak 27, 12:15 Astrako aterpea balioan jartzeko proiektuaren aurkezpena
2022-04-27 11:45 - 12:15
Astra sorkuntza-fabrika, , Gernika-Lumo, Goiko Ibarra 1
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide, Bingen Zupiria Gorostidi
Beste gonbidatu batzuk: Xabier Irujo; José María Gorroño, Gernikako alkatea
lege-oharra

Beatriz Artolazabal sailburuak eta José María Gorroño alkateak Astrako aterpean egin den proiektua aurkeztuko dute, Xabier Irujorekin batera. Beraiekin izango dira, Aintzane Ezenarro, Gogoraren zuzendaria eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburua.
Astrako babeslekua Talleres de Gernikako langileak aire erasoetatik babesteko eraiki zen 1936ko irailean. Behin lekua berreskuratu ostean, bi ekimen egin dira bertan: barruan, bonbardaketatik bizirik atera ziren Sebastian Uria eta Maria Olabarriaren testigantzak entzun ahal izango dira. Kanpoaldean, Astra eta Gernikako Tailerren babeslekuei buruzko bost informazio-panelek osatutako erakusketa bat jarri da.
Proiektu hau, ‘Gernika 1937-04-26’ ibilbidearen barruan kokatzen da, herrian zehar dagoen ibilbide interaktiboaren baitan. Proiektu hori Gernika-Lumoko Udalak garatu zuen 2018an, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntzarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Irujo; José María Gorroño, Gernikako alkatea