Haur eta Nerabeen Indarkeriaren aurkako Euskal Estrategia

2022.eko apirilak 25, 11:00 2022.eko apirilak 25, 12:00 Haur eta Nerabeen Indarkeriaren aurkako Euskal Estrategia
2022-04-25 11:00 - 12:00
Europa Biltzar Jauregia / Palacio Europa, Sala Barandiaran, Vitoria - Gasteiz, Avenida Gasteiz, 85
Ekitaldiko kargudunak: Beatriz Artolazabal Albeniz, Lide Amilibia Bergaretxe, Miren Irune Muguruza Mendarte, Rodrigo Gartzia Azurmendi, Lucía Torrealday Berrueco
Beste gonbidatu batzuk: Maite Peña Lopez (Gizarte Politiketako Gipuzkoa diputatua); Emilio Sola Ballojera (Gizarte Politiketako Arabako diputatua) ; Ana Belen Otro Miguelez (Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria AFA)

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek 2022-2025 Haur eta Nerabeentzako Indarkeriaren aurkako Euskal Estrategia aurkeztuko du APIRILAREN 25ean, ASTELEHENA, Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Halaber, Ainara Canto EDE Fundazioko Aholkularitza eta Ikerketa Sozialeko arduradunak ere parte hartuko du topaketan, eta estrategia hori prestatzeko parte-hartze prozesua koordinatu du.

Euskadi da haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako estrategia integrala onartu duen lehen autonomia-erkidegoa, eta Europako herrialde gutxik dute bat. Hura diseinatzeko, erakunde publiko, erakunde pribatu, profesional eta beste gizarte-eragile askok parte hartu dute.

Aurkezpenean Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde publikoen eta entitateen berrogeita hamar ordezkari baino gehiago izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Peña Lopez (Gizarte Politiketako Gipuzkoa diputatua); Emilio Sola Ballojera (Gizarte Politiketako Arabako diputatua) ; Ana Belen Otro Miguelez (Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria AFA)