Tapia: Euskadiko ETE Zirkularra programa aurkeztea eta Basque Ecodesign Center handitzea

2022.eko martxoak 11, 11:00 2022.eko martxoak 11, 11:30 Tapia: Euskadiko ETE Zirkularra programa aurkeztea eta Basque Ecodesign Center handitzea
2022-03-11 11:00 - 11:30
BIC Bizkaia Ezkerraldea, Barakaldo, Avenida Altos Hornos de Vizcaya, 33
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Amaia Barredo Martín, Alexander Boto Basteguieta
lege-oharra

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Euskadiko ETE Zirkularra programa aurkeztuko du. Eusko Jaurlaritzaren -IHOBE eta SPRI erakunde publikoen bidez- eta enpresa eragileen arteko lankidetza-aliantza handia da programa hori, enpresa txiki eta ertainak mugiarazi nahi dituena ekonomia zirkularraren ezarpenean aurrera egin dezaten.


Ekitaldian, aliantza horrekin bat egiten duten lehen 22 bitarteko eragileen ordezkari nagusiak egongo dira: klusterrak, enpresa- eta sektore-elkarteak, merkataritza-ganberak, eta euskal lurralde osoko tokiko eta eskualdeko garapen-agentziak.


Tapiak Basque Ecodesign Center-eko lehen batzordea ere zuzenduko du; ekimena Eusko Jaurlaritzaren eta herrialdeko konpainia handien arteko lankidetza publiko-pribatuko aliantza da, ekonomia zirkularra euskal enpresa-sarean hedatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak