
Josu Zubiaga buru dela elkartuko da Euskadiko Babes Zibileko Batzordea
2021.eko abenduak 14, 10:30 2021.eko abenduak 14, 11:30 Josu Zubiaga buru dela elkartuko da Euskadiko Babes Zibileko Batzordea
Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru dela elkartuko da asteartean, abenduaren 14an, goizeko 10:00etan, Euskadiko Babes Zibileko Batzordea, eta, besteak beste, arrisku kimikoarekin zerikusia duten Euskadiko 8 enpresaren eta Santurtziko, Zierbenako eta Bilboko Portuko industria-eremuen Kanpoko Larrialdietako Planen berrikuspenari buruzko txostena aztertuko du. Era berean, Gasteizko, Santurtziko, Elorrioko, Igorreko, Errenteriako eta Irungo Udal Larrialdietako Planen eguneraketak ere aztertuko dituzte.
Bileran hizpide izango dira joan den azaroaren 24an elkartu zen Suteen Prebentzioko, Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuaren Erakundeen arteko Batzordea eta azaroaren 10ean elkartu zen Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordea ere.

