
Euskadi eta Nafarroak bi erkidegoen arteko lankidetza orokorreko protokolo berria sinatuko dute
2021.eko abenduak 10, 12:20 2021.eko abenduak 10, 12:50 Euskadi eta Nafarroak bi erkidegoen arteko lankidetza orokorreko protokolo berria sinatuko duteIñigo Urkullu Lehendakariak eta Maria Chivite Presidentak ostiral honetan sinatuko dute, Iruñean, bi erkidegoen arteko lankidetza orokorreko protokolo berria, 2016an sinatutako akordioa zabaldu eta eguneratuko duena.
Sinatu aurretik, Urkulluk eta Chivitek bilera pribatua egingo dute.
Halaber, lau topaketa sektorial ere izango dira. Lehenengoak, Javier Remirez Nafarroako lehen presidenteordea, Josu Erkoreka Euskadiko lehen lehendakariordea eta Olatz Garamendi sailburua bilduko ditu. Bigarren hitzorduan, Jose Maria Aierdi bigarren lehendakariordea, Mikel Irujo sailburua eta Arantxa Tapia sailburu izango dira.
Bestalde, Carmen Maeztu Nafarroako sailburua Idoia Mendia bigarren lehendakariordearekin bilduko da. Azkenik, laugarren bilera batera, Juan Cruz Cigudosa eta Ana Ollo sailburuak bilduko dira Jokin Bildarratz eta Beatriz Artolazabal sailburuekin.
Aurreikuspen informatiboak
12:20.- Protokoloaren sinatzea. Areto Berdean, Nafarroako Jauregian.
Hedabide grafikoentzat.
*** Sarrera 12:05ean egingo da, Hiribideko sarrera orokorretik. Karlos III.a, 2.
12: 30.- Urkullu eta Chiviteren prentsaurrekoa. Nafarroako Gobernuko Prentsa Aretoan.
Hedabide guztientzat.
***Prentsaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, Nafarroako Gobernuaren Prentsa Aretoko Youtubeko kanalean.


