Ekitaldiak Hezkuntza

Bildarratzek eta Rementeriak Azurmendi Jatetxea eta bertan ari diren Lanbide Heziketako ikasleak bisitatuko dituzte

2021.eko abenduak 03, 10:00 2021.eko abenduak 03, 11:00 Bildarratzek eta Rementeriak Azurmendi Jatetxea eta bertan ari diren Lanbide Heziketako ikasleak bisitatuko dituzte
2021-12-03 10:00 - 11:00
Azurmendi Jatetxea, Larrabetzu, Leguina auzoa z/g
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Jorge Arévalo Turrillas, Rikardo Lamadrid Intxaurraga
lege-oharra

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Azurmendi Jatetxean bisitari izango dira bihar, Eneko Atxa sukaldaria gidari dutela. Bertan, Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduriko Espezializazio Programa bat nola ari den irakasten ezagutuko dute: Goi-sukaldaritzako Esperientzia Gastronomikoen Sorkuntza eta Garapenerako Espezializazio Programa.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan  garatzen ari den programa honen helburua da ostalaritza-eskoletako ikasleen prestakuntza, talentua eta enplegagarritasuna sustatzea, Goi-mailako gastronomian belaunaldi-erreleboa ziurtatzeko.

            EGUNA:    abenduak 3, ostirala

            ORDUA:    10:00etan

            LEKUA:     Azurmendi Jatetxea

                             Leguina auzoa, z/g, 48195 Larrabetzu

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak