
Generation Equality jardunaldia: “Gauzatzen den prozesua. Nire konpromisoa definitzeko ekintza zehatz eta posibleak”
2021.eko abenduak 15, 16:30 2021.eko abenduak 15, 18:30 Generation Equality jardunaldia: “Gauzatzen den prozesua. Nire konpromisoa definitzeko ekintza zehatz eta posibleak”Datorren asteazkenean, abenduaren 15ean, Emakundek bultzatzen duen Generation Equality nazioarteko ekimenaren jardunaldia ospatuko da arratsaldeko 16:30tan EHUko Paraninfoan, Bizkaia aretoan. Bertan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua, Beatriz Artolazabal; Emakundeko zuzendaria, Izaskun Landaida; eta ekimenean parte hartzen ari diren hainbat entitateetako ordezkariak izango dira. Jardunaldian ekimenaren barruan izaten ari diren esperientzia azalduko dute Lauaxeta ikastola, Itelazpi eta Gizardartz entitateetako ordezkariek. Generation equality-ren bitartez egiten ari diren prozesuak berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarra lortzea du helburu.