Ekitaldiak Segurtasuna

Fernando Izaguirre buru dela elkartuko da Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordea

2021.eko azaroak 24, 10:00 2021.eko azaroak 24, 11:00 Fernando Izaguirre buru dela elkartuko da Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordea
2021-11-24 10:00 - 11:00
Centro de Coordinación de Tráfico y Emergencias de Euskadi / Euskadiko Trafikoa eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa, Bilbao, C/ Doctor Ornilla, 1 A
Ekitaldiko kargudunak: Fernando Izaguirre Garcia, Malentxo Arruabarrena Julián

Fernando Izaguirre Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria buru dela elkartuko da asteazkenean, azaroaren 24an, 10:00etan, Itsas Salbamenduko Batzorde Nazionala. Batzordekideak foru-aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartea eta Euskadiko Suhiltzaileen Zerbitzuak Bultzatzeko Elkartea dira.

Bileraren helburua da batzordekideei azaltzea gauzatzen ari diren ekintzak eta aurreikusitako lan-egutegia, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzeko lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera eraman aurretik, bai eta Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetan sartzeko deialdi bateratuak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak