2021-2024rako EAE-ko Boluntariotza Estrategiaren Aurkezpena

2021.eko azaroak 30, 11:30 2021.eko azaroak 30, 11:55 2021-2024rako EAE-ko Boluntariotza Estrategiaren Aurkezpena
2021-11-30 11:30 - 11:55
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala de prensa), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Ekitaldiko kargudunak: Lide Amilibia Bergaretxe, Marian Olabarrieta Ibarrondo
Beste gonbidatu batzuk: José Alberto Vicente
lege-oharra

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, bihar, asteartean, 2021-2024rako EAEko Boluntariotza Estrategia berria aurkeztuko du. Aurkezpena Nazioarteko Boluntarioen Egunaren ospakizunekin bat dator, igandean, abenduak 5ean, baita.

Prentsaurrekoa 11:30ean hasiko da, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzako Lakua 2 eraikinean. Bertan, gainera, José Alberto Vicente Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidenteordea izango da, estrategia honen prestakuntzan parte hartu duten hainbat erakundeetako ordezkari gisa.

2021-2024rako EAEko Boluntariotza Estrategiaren garapenean, boluntariotzako 41 erakunderen ordezkariek, profil akademikoko profesionalek eta administrazioko kideek parte hartu dute; guztira, 76 pertsonak. Prozesua 2021. urte osoan zehar izan da; aurreko estrategia berrikusi da, adituei entzun zaie, zirriborroak berrikusi dira eta txostenak balioetsi dira.

12:00etan, Amilibia bera izango da Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren buru; alboko aretoan izango da batzarra eta, hartan, estrategia bera aurkeztuko da. Baliabide grafikoak eta kamerak Kontseiluaren bileraren hasieraren argazkiak egitera sartu ahal izango dira.

OHARRA: Badago pertsona boluntarioekin elkarrizketak tramitatzeko aukera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José Alberto Vicente