Ekitaldiak Segurtasuna

Sonia Díaz de Corcuerak trafiko-istripuen biktimen omenez egingo den ekitaldian parte hartuko du

2021.eko azaroak 21, 12:00 2021.eko azaroak 21, 13:00 Sonia Díaz de Corcuerak trafiko-istripuen biktimen omenez egingo den ekitaldian parte hartuko du
2021-11-21 12:00 - 13:00
Plaza de los Celedones de Oro, Vitoria-Gasteiz , Calle de Postas, 28
Ekitaldiko kargudunak: Sonia Díaz de Corcuera Ruiz de Oña

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak trafiko-istripuen biktimen omenez igandean, azaroaren 21ean, 12:00etan egingo den ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia Euskadiko Stop Bide Indarkeria elkarteak antolatu du Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna dela eta.

Ekitaldia Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan egingo da, eta Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko agintariak, eta trafiko-istripuen biktimen familiartekoak ere izango dira bertan.

Ekitaldiaren ondoren Trafikoko zuzendaria komunikabideen esanetara egongo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak