Ekitaldiak Segurtasuna

Josu Erkorekak Euskadin finkatutako komunitate musulmanaren elkarbizitza eta integrazioa sustatzeko Ertzaintzak antolatutako “Islamari buruzko aurreiritziak desegiten” jardunaldia inauguratuko du

2021.eko azaroak 17, 09:30 2021.eko azaroak 17, 09:50 Josu Erkorekak Euskadin finkatutako komunitate musulmanaren elkarbizitza eta integrazioa sustatzeko Ertzaintzak antolatutako “Islamari buruzko aurreiritziak desegiten” jardunaldia inauguratuko du
2021-11-17 09:30 - 09:50
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Xabier Legarreta Gabilondo
lege-oharra

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak “Islamari buruzko aurreiritziak desegiten” jardunaldia inauguratuko du asteazkenean, azaroaren 17an, goizeko 9:30ean. Jardunaldia Ertzaintzak antolatu du aurreiritziak desegiteko eta Euskadin bizi diren gutxiengo etnikoetako kolektiboekin integrazioa sustatzeko.

Topaketa UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da, eta inaugurazioko hitzaldia, “Islama eta estereotipoak” izenburupean, Eva María Gómez Petisco psikologo eta gizarte-hezitzaileak emango du.

Inaugurazioa zuzenean emango dute Irekian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak