Ekitaldiak Hezkuntza

Jokin BIldarratzek Lanbide Heziketako Nazioarteko KOngresuari irekiera emango dio

2021.eko azaroak 10, 09:00 2021.eko azaroak 10, 12:30 Jokin BIldarratzek Lanbide Heziketako Nazioarteko KOngresuari irekiera emango dio
2021-11-10 09:00 - 12:30
Palacio Kursaal, Donostia - San Sebastian, Av de Zurriola, 1
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Jorge Arévalo Turrillas, Nicolás Sagarzazu Alzua, Rikardo Lamadrid Intxaurraga
lege-oharra

LANBIDE HEZIKETAKO NAZIOARTEKO KONGRESUA

“LANBIDE HEZIKETA GIZATASUNAREN, TEKNOLOGIAREN ETA ADIMENAREN AURREAN”

 

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuari irekiera emango dio, Donostiako Kursaal Jauregian. Hezkuntza Sailak antolaturik, “Lanbide Heziketa Gizatasunaren, Teknologiaren eta Adimenaren aurrean” goiburuarekin burutuko da kongresua.

Ondoren, Iñigo Urkullu Lehendakariak itxiera emango dio kongresuaren lehen egunari.

            EGUNA:   azaroak 10, asteazkena

            ORDUA:   9:00etan, irekiera sailburuak

                             13:00etan, itxiera Lehendakariak

            LEKUA:    Kursaal Jauregia

                                    Av. Zurriola, 1   -  Donostia

Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua Donostiako Kursaal Jauregian burutuko da bi egunez, azaroaren 10 eta 11, eta mailarik goreneko nazioarteko hizlarien parte-hartzea izango du, hainbat arlotakoak, guztiak ere 4. industria-iraultzaren aurrerapenari eta Lanbide Heziketan honek duen inplikazioari buruzko gaietan sakonduko dutenak. Kongresua aurrez aurre jarraituko dute 960 pertsona inguruk Kursaal Jauregian. Hauei streaming bidez jarraituko dutenak batuz gero, mundu zabaleko 4.200 parte-hartzailetik gora izango ditu kongresuak.

“Lanbide Heziketa Gizatasunaren, Teknologiaren eta Adimenaren aurrean” kongresuaren egitarau osoa hemen eskura

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak