Ekitaldiak Segurtasuna

Josu Erkorekak Euskadira etorri den Anberesko Poliziaren Buruzagitza hartuko du

2021.eko azaroak 10, 12:30 2021.eko azaroak 10, 13:00 Josu Erkorekak Euskadira etorri den Anberesko Poliziaren Buruzagitza hartuko du
2021-11-10 12:30 - 13:00
Sede del Departamento de Seguridad, Erandio, C/ Larrauri Mendotxe bidea, 18
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Rodrigo Gartzia Azurmendi

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Anberesko Poliziaren arduradunak hartuko ditu asteazkenean, azaroaren 10ean, 12:30ean, Segurtasun Sailaren Erandioko egoitzan. Ordezkaritzaren buruan Serge Muyters komisario burua, Karl Heeren komisario nagusia eta Nazioarteko Harremanetako burua eta Jan Bryssinckx komisarioa eta Indar Berezien burua izango dira.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, bileran izango dira Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua eta Jon Ziarsolo Inteligentzia Bulego Nagusiko burua ere.

Bileraren helburua Segurtasun Sailak eta Anberesko Udalak 2017an izenpetu zuten lankidetza-hitzarmena berrestea eta indartzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak