Ekitaldiak Segurtasuna

Josu Erkorekak Euskadiko Segurtasun Pribatuaren V. Biltzarra inauguratuko du

2021.eko azaroak 10, 10:00 2021.eko azaroak 10, 10:30 Josu Erkorekak Euskadiko Segurtasun Pribatuaren V. Biltzarra inauguratuko du
2021-11-10 10:00 - 10:30
Paraninfo de la UPV/EHU (Bizkaia Aretoa), Bilbao, Avda. Abandoibarra, 3
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Josu Zubiaga Nieva, Aitor Lete Fano, Rodrigo Gartzia Azurmendi, Andrés Zearreta Otazua

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Euskadiko Segurtasun Pribatuaren V. Biltzarraren inaugurazioan izango da asteazkenean, azaroaren 10ean, goizeko 10etan, Bilboko Bizkaia Aretoan.

Ondoren, Raúl Otaola Ertzaintzaren Inteligentzia Bulego Nagusiko Inteligentzia Operatiboaren buruak Irungo, Bilboko eta Gasteizko agenteek body-cams izenekoak erabiltzeko Euskal Poliziaren proiektu pilotua azalduko du.

Azkenik, 17:25ean, Aitor Lete Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hartuko du hitza Biltzarrari amaiera emateko ekitaldian.

 

GARRANTZIZKO OHARRA: Komunikabideetako profesionalek txartel profesionala erakutsi beharko dute hitzaldi-aretoan sartzeko. Akreditazioak unean bertan kudeatuko dira UPV/EHUko Bizkaia Aretoaren sarreran horretarako prestatutako gunean. Galderaren bat edo zalantzaren bat izanez gero, hau duzue harremanetarako helbidea: secretaria@congresoseguridadeuskadi.com

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak