“Mundura Begirak”, enpresen nazioartekotze arloko Euskadiko ekitaldiak, pandemia osteko eszenatoki globala aztertuko du

2021.eko azaroak 10, 09:00 2021.eko azaroak 10, 14:30 “Mundura Begirak”, enpresen nazioartekotze arloko Euskadiko ekitaldiak, pandemia osteko eszenatoki globala aztertuko du
2021-11-10 09:00 - 14:30
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Mikel Amundarain Leibar, Aitor Urzelai Inza, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre

(Deialdia komunikabide grafikoei: 9:00etatik 9:25etara argazki saioa Euskalduna Jauregiko “Botadura Foyer”ean).

  • argazkia: nazioarteko hizlarien + enpresa arloko hizlarien + Kanpo Sarearen + Tapia sailburuaren argazkia
  • argazkia: erakundeen argazkia

Nazioartekotze arloko Euskadiko erreferentziazko ekitaldia egingo da. SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu du ekitaldia, eta bertan nazioarteko adituek, akademikoek, enpresa arloko liderrek eta arduradun politikoek “mundu mailako egungo eszenatokia eta etorriko dena” aurkeztuko diete euskal enpresei.

Jardunaldian zehar susperraldiarekin erlazionatutako azken joerak aztertuko dira, eta mundu osotik iritsitako aditu gonbidatuak solasean jardungo dira aurrean ditugun erronka garrantzitsuenen inguruan. Era berean, enpresek aukera izango dute elkarrizketak egiteko Basque Trade & Invesment agentziak atzerrian dituen ordezkariekin, dela euren proiektuak azaltzeko, dela zalantzak eta kezkak planteatzeko. Basque Trade & Investement-ek 15 bulego propioz eta 34 aholkulariz osatutako sare bat dauka 95 herrialdetan barrena.

Foru Aldundietako eta Merkataritza Ganberetako ordezkariez gain, bertan izango dira baita ere Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, eta nazioarteko aditu zenbait:

  • Gerd Leonhard, The Futures Agency-ko presidentea
  • Martin Wolf, Financial Times-eko ekonomialari nagusia
  • Christian Ketels, Harvard-eko Negozio Unibertsitateko (Harvard-eko Unibertsitatea) asoziatu nagusia
  • Andrew Sheng kide agurgarria, Hong Kong-eko Unibertsitatea; China Banking Regulatory Commission-eko aholkuntzaritza batzordeko kidea
  • John Ferguson, Globalizazio, Merkataritza eta Finantza burua (Economist+xxImpact)
  • Jack Vincent. Focus360-en sortzailea eta bazkide kudeatzailea.

Eta enpresa arloko adituak:

  • Francisco Riberas, Gestamp-eko presidente exekutiboa
  • Miguel Lopez de Quesada, Gestamp
  • Dámaso Quintana, Haizea Wind Group-eko presidentea
  • Iñigo Ucín, Mondragon Corporation-eko presidentea
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak