Eusko Jaurlaritzak 35 ETE berritzaile akreditatuko ditu zazpigarren onespen jardunaldian, Barakaldon

2021.eko azaroak 04, 09:30 2021.eko azaroak 04, 10:30 Eusko Jaurlaritzak 35 ETE berritzaile akreditatuko ditu zazpigarren onespen jardunaldian, Barakaldon
2021-11-04 09:30 - 10:30
BIC Bizkaia Ezkerraldea, Barakaldo, Altos Hornos de Vizcaya Hiribidea, 33
Ekitaldiko kargudunak: Estíbaliz Hernáez Laviña
Beste gonbidatu batzuk: Amaia del Campo (Barakaldoko alkatea), Leire Bilbao (Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia)
  • Hazinnova programaren lehen edizioan parte hartu duten 342 euskal enpresa txiki eta ertainek ziurtagiria jasoko dute beren jardueraren hainbat arlotan enpresa berritzaileak izateagatik
  • Zazpigarren jardunaldi honetan, Barakaldoko, Enkarterrietako eta Meatzaldeko 35 ETE berritzaile akreditatuko dira
  • Ekitaldian izango dira Amaia del Campo Barakaldoko alkatea Estíbaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Leire Bilbao Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia
  •  

EAEko 342 enpresa txiki eta ertainek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa eta onarpena jasoko dute, SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen duten Hazinnova programaren lehen edizioan parte hartu izanagatik.  Zazpigarren jardunaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean izango da, 09:30etan.

Jardunaldi honetan, Barakaldoko, Enkarterrietako eta Meatzaldeko 35 ETEk jasoko dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Topaketen helburua da parte hartzen duen enpresa bakoitzari, -guztira 395 berrikuntza-proiektu (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) programa honetan aitzindariak- eskerrak ematea eta enpresa horiek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

Informazio gehiago:

Elena Velasco

615 768 801

Ane Zulaika

676 545291 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo (Barakaldoko alkatea), Leire Bilbao (Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia)