Ekitaldiak Segurtasuna

Udaltzaingoko bitarteko laguntzaileen lan-poltsa sortzeko azterketak

2021.eko urriak 23, 09:00 2021.eko urriak 23, 09:30 Udaltzaingoko bitarteko laguntzaileen lan-poltsa sortzeko azterketak
2021-10-23 09:00 - 09:30
BEC Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo 48902, Ronda de Azkue 1
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua
lege-oharra

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria komunikabideen esanetara egongo da.

 

  • 1.824 pertsona deituta daude bihar BECen egingo den azterketa egitera, Euskadiko udaletan hutsik dauden plazak betetzeko Udaltzaingoko bitarteko langileen lan-poltsan sartzeko
  • Helburua da udalei lan-kolektibo horretako lanpostu hutsak arintasunez eta eraginkortasunez betetzen laguntzea

Bihar, larunbata, goizeko 9:00etatik aurrera, 1.824 pertsonak hasiko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Euskadiko Udaltzaingoko bitarteko laguntzaileen lan-poltsa osatzeko abian jarri duen hautaketa eta formakuntza prozedura. Helburua da Euskadiko udalei, batez ere txikiei, hutsik dituzten plazak berehala bete ahal izateko pertsona prestatuak eta gaituak izaten laguntzea.

Hautaketa-prozedura oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta ezagutzak neurtzeko probak eta ariketak egingo dira, bai eta nortasuna ebaluatzekoak eta psikoteknikoak ere. Proba horiek gainditzen dituztenek lanpostuari dagokion prestakuntza espezifikoa jasoko dute, eta hori gainditzen dutenean, bitartekoen lan-poltsetan sartuko dira. Akademiak urtea amaitu aurretik jarriko ditu lan-poltsa horiek Euskadiko udalen eskuetan.  

Hautaketa-prozedura honetan 2.395 pertsonak eman zuten izena, eta horietatik 1.824 pertsonak egin ahal izango dituzte lehenengo probak, prozeduratik kanpora geratu baitira 571 pertsona ez dituztelako deialdiko oinarrizko eskakizunak bete. 1.824 pertsona horietatik 1.249 (% 68,47) gizonezkoak dira eta 575 (% 31,53) emakumezkoak.

Gehienak Euskadikoak dira (Araba 193, Bizkaia 1.228 eta Gipuzkoa 384), baina azterketa egingo dutenen artean badira, besteak beste, Nafarroakoak, Burgosekoak, Kantabriakoak, Errioxakoak edo Palentziakoak ere.

UDALTZAINGOKO LAGUNTZAILEEN LAN-POLTSA

Horrez gainera, goizean bertan, 12:30ean, Barakaldoko BECen bertan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak abian duen Udaltzaingoko laguntzaileak hautatzeko eta prestatzeko prozedurako ezagutza-proba egingo da. Proba horretan 824 pertsonak parte hartuko dute: 555 (% 67,35) gizonezkoak dira eta 269 (% 32,65) gizonezkoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak