Ekitaldiak Hezkuntza

Jokin Bildarratzek emakume ikertzaileei aitortza egiteko sariak banatuko ditu

2021.eko urriak 25, 12:00 2021.eko urriak 25, 13:00 Jokin Bildarratzek emakume ikertzaileei aitortza egiteko sariak banatuko ditu
2021-10-25 12:00 - 13:00
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría
Beste gonbidatu batzuk: Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa;

EMAKUME IKERTZAILEEI AITORTZA EGITEKO EKITALDIA

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidentea euren ikerketa lana Euskadin garatzen duten emakume ikertzaileei aitortza egiteko ekitaldian buru izango da, Bilbon.

Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek bultzatzen duten ekimen honen hirugarren edizioan, hiru emakume ikertzaileren lana aitortuko da, karrera zientifikoko fase desberdinetan: Miren Cajaravilleri ibilbide zientifiko osoa aitortuko zaio; Malu Martínez-Chantar-i bere ikerketa esparruan daukan lidergoa eta Paola Ferrariori, emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena.

            EGUNA:   urriak 25, astelehena

            ORDUA:   12:00etan

            LEKUA:    Euskadiko Artxibo Historikoa

                                    Maria Diaz de Haro,  3  - Bilbo

 

Interesa duten komunikabideek topaketara etortzeko aukera izango dute, eta Ikerbasqueri aldez aurretik eskatuz gero, aitortutako emakume ikertzaileekin harremanetan jarri ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa;