Etxebizitza zuzendaria EHUko Arkitektura Eskolak Habicekin sortutako Enpresa Gelaren aurkezpenean parte hartuko du

2021.eko urriak 04, 09:30 2021.eko urriak 04, 10:00 Etxebizitza zuzendaria EHUko Arkitektura Eskolak Habicekin sortutako Enpresa Gelaren aurkezpenean parte hartuko du
2021-10-04 09:30 - 10:00
UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Donostia-San Sebastián, Plaza Oñati, 2
Ekitaldiko kargudunak: Pablo García Astrain
Beste gonbidatu batzuk: Gipuzkoako EHUko kanpuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Gipuzkoako Ingurumen diputatu José Ignacio Asensio eta Habiceko presidente Mikel Martinez

Astelehenean, urriaren 4an, 9:30ean, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak eta HABIC Euskal Herriko Habitat, Zur, Bulego eta Contract sektoreko kluster-elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailaren laguntzarekin, sortutako UPV/EHU-HABIC Enpresa Gelaren aurkezpen ekitaldia egingo da.

Ikasgela hau mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko harremana areagotzeko sortu da, arkitekturako ikasleei arkitekturako, ekipamenduko eta diseinu jasangarriko prestakuntzan sakontzeko espazio bat eskainiz.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendari Pablo García Astrain, Gipuzkoako Ingurumen diputatu José Ignacio Asensio, EHUko Gipuzkoako kanpuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Habiceko presidente Mikel Martínez parte hartuko dute. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gipuzkoako EHUko kanpuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Gipuzkoako Ingurumen diputatu José Ignacio Asensio eta Habiceko presidente Mikel Martinez