Bingen Zupiriak “Maitena” diskoaren aurkezpenean parte hartuko du

2021.eko irailak 08, 10:00 2021.eko irailak 08, 11:00 Bingen Zupiriak “Maitena” diskoaren aurkezpenean parte hartuko du
2021-09-08 10:00 - 11:00
Bilboko Koral Elkartearen egoitza , Bilbo , Felipe Serrate, 2
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak “Maitena” diskoaren aurkezpenean parte hartuko du. Bilboko Koral Elkarteak bere egoitzan aurkeztuko du diskoa, Euskal Opera proiektuko lehen lana, hain zuzen ere. Proiektua Ibs Classicalek grabatu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Inaemekin eta Petronorrekin batera garatu da.

  • Noiz: Asteazkena, irailaren 08a, 10:00etan.
  • Non: Bilboko Koral Elkartearen egoitza (Felipe Serrate 2, Bilbo.)
  • Besteak: Sailburuarekin batera prentsaurrekoan honako hauek parte hartuko dute:
    • Lorea Bilbao, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak.
    • Elías Unzueta, Petronor Innovación-eko kudeatzaileak
    • Iñigo Alberdi, Bilboko Koral Elkarteko kudeatzaileak
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak