Ekitaldiak Lehendakaritza

Lehendakaria Euskal Diasporaren Egunaren buru izango da

2021.eko irailak 08, 11:30 2021.eko irailak 08, 12:00 Lehendakaria Euskal Diasporaren Egunaren buru izango da
2021-09-08 11:30 - 12:00
I.D arte. Arte eta Goimailako Diseinu Eskola, Vitoria-Gasteiz, Portal de Betoño, 23
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, María Angeles Elorza Zubiria, Gorka Alvarez Aramburu, Yurdana Burgoa Valtierra
lege-oharra
Ekitaldiaren antolatzaileek adeitasunez ematen dute bideoa, eta Irekia plataformatik kanpoko zerbitzu teknikoek egiten dute.

 

 Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du bihar, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango duten hainbat ekitaldirekin.

 Programa: 

11:00etan.- Basques in California erakusketaren inaugurazioa. Bertan, Boiseko Euskal Museoko (Idaho) objektuekin osatutako beira-arasak eta argibide-panelak bildu dira. Erakusketa Sancho el Sabio Fundazioaren funtsekin osatu da. Horrela, jatorrizko erakusketari zazpi panel eta beira-arasa gehitu zaizkio, Arabak Kalifornian duen presentzian sakontzen dutenak. Sancho el Sabio Fundazioa. Betoñuko Atea, 23. Vitoria-Gasteiz. 

Aforo arrazoiak direla eta, Irekiak soilik emango du ekitaldiaren berri. 

11:30ean.- Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi instituzionala. IDarte eta Goimailako Eskolan (klaustroan). Betoñuko Atea, 23. Vitoria-Gasteiz. 

Lehendakariak hitzaldia emango du. Hedabide guztientzat. 

Gainera, eta egun hau dela eta, irailerako eta urrirako jardunaldi programa bat antolatu da Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba), Estatu Batuetako euskal diaspora aztertzeko (historia, kultura), eta zine ziklo bat Gasteizko EHUko Letren Fakultatean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak