
Administrazioko langileak kudeatzeko tresna informatikoei buruzko topaketa
2021.eko uztailak 21, 11:00 2021.eko uztailak 21, 12:30 Administrazioko langileak kudeatzeko tresna informatikoei buruzko topaketaEusko Jaurlaritzako eta Valentziako Generalitateko ordezkariek Administrazio Publikoko langileen kudeaketarako tresna informatikoei buruzko esperientziak partekatuko dituzte asteazken honetan, uztailaren 21ean, 11:00etatik aurrera egingo duten bileran. Bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Jose Maria Armentia Funtzio Publikoko Sailburuordeak, Juan Maria Barasorda Funtzio Publikoko Zuzendariak eta Xabier Arrieta Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendariak hartuko dute parte. Valentziako Generalitateko ordezkariak David Alfonso Jarque eta Jose Manuel Garcia izango dira, Funtzio Publikoko Zuzendari eta Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendari, hurrenez hurren.

