Ekitaldiak Segurtasuna

Josu Erkorekak Euskaltzaindiaren eta Sabino Arana Fundazioaren mintegi batean parte hartuko du Administrazioko euskarari buruzko txosten batekin

2021.eko uztailak 15, 09:00 2021.eko uztailak 15, 13:30 Josu Erkorekak Euskaltzaindiaren eta Sabino Arana Fundazioaren mintegi batean parte hartuko du Administrazioko euskarari buruzko txosten batekin
2021-07-15 09:00 - 13:30
Fundación Sabino Arana, Bilbao, Mandobide Kalea, 6
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, María Begoña Pedrosa Lobato, Miren Dobaran Urrutia, Joseba Lozano Santos

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako “Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen atarian” ekitaldian esku hartuko du ostegunean, uztailaren 15ean, goizeko 09:00etan, eta “Euskara Administrazioan. Lehen urratsak” izeneko txostena aurkeztuko du.

Ekitaldiaren buruan Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidentea, eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiako burua izango dira, eta bertan esku hartuko dute hauek ere:

  • Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea.
  • Miren Dobaran Hizkuntza Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
  • Joseba Lozano Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.
  • Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendaria.
  • Ibone Bengoetxea EITB Mediako zuzendaria.
  • Iban Arantzabal TOKIKOMeko lehendakaria.
  • Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Euskara zerbitzuburua.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak