Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Donostialdean, Adegirekin lankidetzan

2021.eko uztailak 14, 09:30 2021.eko uztailak 14, 10:30 Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Donostialdean, Adegirekin lankidetzan
2021-07-14 09:30 - 10:30
Parque Tecnológico de San Sebastián, Donostia-San Sebastian, Paseo Mikeletegi 53
Ekitaldiko kargudunak: Aitor Urzelai Inza, Leyre Madariaga Gangoiti, Javier Plasencia Cuadrado

Donostialdeako enpresek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta. Adegirekin lankidetzan, Miramongo Parke Teknologikoko ekitaldi aretoan ospatuko da aurkezpena, goizeko 9,30etatik 10,30etara. Aurrez aurre zein telematikoki jarraitu ahal izango da ekitaldia. Aretoaren edukiera 25 pertsonakoa da.

Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:

Nora Garay / T. 677719568

Nagore García de Vicuña/ T. 630986610

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak