
Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Ordizian
2021.eko ekainak 24, 09:30 2021.eko ekainak 24, 10:30 Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du OrdizianGoierriko enpresek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta.
Goieki garapen agentzia lankidetzan, aurkezpena presentziala izango da eta Goierri Berrikuntza Guneko NBF Eraikinean egingo da, goizeko 9,30etatik 11,30etara.
Parte hartu nahi duten enpresek xabier.goieki@goierri.eus posta elektronikoz eman dezakete izena. Osasun murrizketen ondorioz, aretoaren edukiera 25 pertsonakoa da.
Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:
Nora Garay / T. 677719568 Nagore García de Vicuña/ T. 630986610