Hizkuntza Politikako Sailburuordeak Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz sustatzeko egitasmoaren aurkezpenean parte hartuko du

2021.eko ekainak 09, 10:30 2021.eko ekainak 09, 11:00 Hizkuntza Politikako Sailburuordeak Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz sustatzeko egitasmoaren aurkezpenean parte hartuko du
2021-06-09 10:30 - 11:00
Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, Gipuzkoa Plaza, S/N
Ekitaldiko kargudunak: Miren Dobaran Urrutia

Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz sustatzeko egitasmoaren aurkezpenean parte hartuko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa Sailburuordetzak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak eta Lanbide Heziketarako euskarazko baliabideez eta euskarazko Lantokiko Prestakuntza eta Dualaz (LP-Duala) arduratzen den LANEKI elkarteak aurkeztuko dute LH Duala Euskaraz egitasmo berria. Euskaraz, balioa erantsi lanari lema protagonista bilakaturik, Lanbide Heziketan euskarak duen balioaren kontzientzia eta jarrera piztu eta heziketa eta lana euskaraz garatzeak duen balioa ikusarazi eta LP-Duala euskaraz ari diren lantokien komunitateko esperientziak aitortzea da helburu nagusia.

Prentsaurrekoan honako hauek parte hartuko dute: 

  • Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordea.
  • Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria.
  • Nicolas Sagarzazu, Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako Zuzendaria.
  • Ainitze Blanco, Lanekiko presidentea.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak