Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Bidasoa eskualdean

2021.eko ekainak 09, 09:30 2021.eko ekainak 09, 10:30 Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Bidasoa eskualdean
2021-06-09 09:30 - 10:30
Auditorium Itsas Etxea, Hondarribia, Matxin Arzu, 1
Ekitaldiko kargudunak: Aitor Urzelai Inza, Leyre Madariaga Gangoiti, Mikel Amundarain Leibar, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Iñigo Ansola Kareaga, Alexander Boto Basteguieta, Javier Plasencia Cuadrado

Bidasoaldeko enpresek (Irun, Hondarribia eta, aforoaren arabera, inguruko herrietako enpresek) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta.

Hondarribiako Udalarekin lankidetzan, aurkezpena presentziala izango da eta Itsas Etxea Auditoriumean egingo da (Matxin Arzu, 1). Jardunaldia kultur etxean egitekoa zen, baina enpresek agertu duten interesagatik aforoa gainditu egin denez, lekuz aldatzea erabaki da.

Parte hartu nahi duten enpresek gabineteindustria@euskadi.eus posta elektronikoz edo 945 01 99 94 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.

Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:

Nora Garay / T. 677719568

Nagore García de Vicuña/ T. 630986610

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak