Ekitaldiak Hezkuntza

Ikur 2030 Estrategiaren aurkezpena

2021.eko maiatzak 27, 10:00 2021.eko maiatzak 27, 10:30 Ikur 2030 Estrategiaren aurkezpena
2021-05-27 10:00 - 10:30
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Jokin Bildarratz Sorron, Adolfo Morais Ezquerro, Amaia Esquisabel Alegría, Miren Artaraz Miñón
lege-oharra

BIKAINTASUNEKO IKERKETAREN ARLOKO

IKUR 2030 ESTRATEGIA AURKEZTEA

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea lagun duela, bikaintasuneko ikerketaren arloko Ikur 2030 Estrategia aurkeztuko du bihar Bilbon.

Hezkuntza Sailaren Ikur 2030 Estrategiak lau eremu estrategiko edo nitxoren aldeko apustua egingo du datozen urteetan, gaur egun mundu mailan nagusitzen diren zientzia-ekimen handien ildotik. Euskal sare zientifikoa indartzea du helburu, eta Euskadi nazioartean erreferentziazko polo zientifiko gisa kokatzea, estrategiak bultzatuko dituen lau arlo zientifiko-teknologikoetan garapen industrial eta sozialerako aukerak irekiz.

Aurkezpenean, halaber, BERC ikerketa-zentroetako (Basque Excellence Research Centre) ordezkariak izango dira, Ikur 2030 Estrategiaren barruan eginkizun bultzatzaile garrantzitsua beteko baitute zentro hauek.

 

            EGUNA:   maiatzak 27, osteguna

            ORDUA:  10:00etan

            LEKUA:    Euskadiko Artxibo Historikoa

                                    Maria Diaz de Haro, 3   -  Bilbo

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak