Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkezten du Gazteizen

2021.eko ekainak 03, 09:30 2021.eko ekainak 03, 11:30 Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkezten du Gazteizen
2021-06-03 09:30 - 11:30
Cámara de Comercio de Álava, Vitoria-Gasteiz, Dato, 38. 01005 Vitoria-Gasteiz
Ekitaldiko kargudunak: Aitor Urzelai Inza, Leyre Madariaga Gangoiti, Mikel Amundarain Leibar, Iñigo Ansola Kareaga, Alexander Boto Basteguieta, Javier Plasencia Cuadrado

Ekainaren 3an, Arabako enpresek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta.

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera lankidetzan, aurkezpena presentziala eta online izango da eta Arabako Ganberan egingo da, goizeko 9,30etatik 11,30etara.

Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:

Nora Garay / T. 677719568

Nagore García de Vicuña/ T. 630986610

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak