Ekitaldiak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Tapia: Basquevolt proiektua Europan kokatzea

2021.eko maiatzak 19, 09:00 2021.eko maiatzak 19, 11:30 Tapia: Basquevolt proiektua Europan kokatzea
2021-05-19 09:00 - 11:30
Hotel Mandarín Oriental Ritz, Madrid, Plaza de la Lealtad, 5, 28014
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Zigor Urkiaga Urkiza, Alberto José Fernández González
Beste gonbidatu batzuk: Nuria Gisbert (directora general de CIC EnerlgiGUNE):Maroš Šefčovič. (vicepresidente para las Relaciones Institucionales y Prospectiva de la Comisión Europea)
  • Arantxa Tapia sailburuak CoRAI Automotive Intergroup Meeting-en parte hartuko du 
  • CIC EnergiGUNEK Basquevolt aurkeztuko dio Europako Batzordeko Harreman Instituzionaletarako eta Prospektiborako lehendakariorde Maroš Šefčovičeri.

Eusko Jaurlaritzak Basquevolt proiektua Europan kokatzeko estrategian aurrerapausuak emango ditu, nazioarte mailako bi aurkezpenetan.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak CoRAI Automotive Intergorup Meeting, Eskualdeetako Europako Batzordearen topaketan parte hartuko du. Topaketaren eleburua da automobilgintzaren etorkizunari buruz eztabaidatzea.

Ildo beretik, Madrilen, CIC EnergiGUNEk eta Eusko Jaurlaritzak, Nuria Gisbert zuzendari nagusiak eta Zigor Urquiaga Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak eta Alberto Fernandez Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak ordezkatuta, Basquevolt aurkeztuko diote Europako Batzordeko Harreman Instituzional eta Prospektiboetarako presidenteordeari Maroš Šefčoviči.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nuria Gisbert (directora general de CIC EnerlgiGUNE):Maroš Šefčovič. (vicepresidente para las Relaciones Institucionales y Prospectiva de la Comisión Europea)