Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Abadiñon, Durangaldeko Mankomunitatearekin lankidetzan

2021.eko maiatzak 20, 09:30 2021.eko maiatzak 20, 11:30 Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Abadiñon, Durangaldeko Mankomunitatearekin lankidetzan
2021-05-20 09:30 - 11:30
Errota Kultur Etxea, Abadiño, Laubideta kalea, 22
Ekitaldiko kargudunak: Aitor Urzelai Inza, Leyre Madariaga Gangoiti, Mikel Amundarain Leibar, María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Iñigo Ansola Kareaga, Alexander Boto Basteguieta, Javier Plasencia Cuadrado

Eusko Jaurlaritzak Durangaldeko enpresei Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko laguntza-plana aurkeztuko die. Informazio-jardunaldia, Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean antolatua, Abadiñoko Errota Kultur Etxean (Laubideta Kalea, 22) egingo da, goizeko 9,30etatik 11,30etara.


2021eko ETEentzako laguntza-planak 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin, ekonomia suspertzeko helburuarekin, kalitatezko enplegua sortuz, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta. Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratzen dira, baina nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak gehitzen dira, besteak beste.

Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:

Nora Garay / T. 677719568

Nagore García de Vicuña/ T. 630986610

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak