Ibilgailuen 2021eko Renove Planari buruzko informazio-bilera

2021.eko maiatzak 10, 13:45 2021.eko maiatzak 10, 14:30 Ibilgailuen 2021eko Renove Planari buruzko informazio-bilera
2021-05-10 13:45 - 14:30
Sede del Ente Vasco de la Energía, Bilbao, Alameda de Urquijo 36
Ekitaldiko kargudunak: Javier Zarraonandia Zuloaga, Iñigo Ansola Kareaga

Eusko Jaurlaritzaren Ibilgailuen Renove Plana berriro irekiko denez, Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiak eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak bilera bat egingo dute automobilen salmentaren sektoreko ordezkariekin, laguntza horien edizio berriaren nondik norakoak jakinarazteko; izan ere, laguntza horien helburua da Euskadiko ibilgailuen parkea efizientzia handiagoko beste batzuekin berritzea, eta funtsezko sektoreak suspertzen laguntzea.

 

Eguna: 2021eko maiatzaren 10a, astelehena.

Ordua:

  • 13: 45ean. Grafikoetarako sarbidea bilera hasieran irudiak hartzeko xedez.
  • 14: 00etan. Bileraren osteko adierazpenak.

 

Tokia: Energiaren Euskal Erakundearen egoitza nagusia, Urkixo zumarkalea 36, Bilbo.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak